Bertso afaria izanen da larunbatean Berako Agerra mendi taldean

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 10a

Xebastian Lizaso eta Sustrai Kolina ariko dira kantari

Berako Agerra mendi taldeak bertso-afaria antolatu du larunbat honetarako, abenduaren 15erako. Xebaxtian Lizaso eta Sustrai Kolina ariko dira bertso kantari Agerra mendi taldean arratseko 9:30etatik aitzinera. Menuan, bakailua bi saltsatan, bildots errea, postrea, ardoa eta txanpaina, kafea, kopa eta puroa izanen dute.

Izen emateko abenduaren 13a, ortzeguna baino lehen agertu behar da Agerra mendi taldera, Antton Eskuderori abisatu edo 948 631130, 661 577134 edo 660 965999 telefono zenbakietara deitu. Afariaren prezioa 27 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun