Lesakako Zerbitzuen Elkarteak sari ezberdinak banatu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 4a

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatutako Astean, eskaparate lehiaketa egin zen. Bozketetan parte hartu zuten pertsonen artean, udal igerilekuetarako urte baterako bono bana zozketatu zen eta Pili Retegi Larretxea eta Ebarista Telletxea Tapia izan ziren saridunak. Aipatzekoa da Eskaparateen lehiaketan Txirula loredendak lortu zituela botu gehien, 233. Ondotik, Telletxea argazki dendak 142 botu eskuratu zituen eta Kuttuna dendak 117 botu.

Aste horretan ere bertze promozioa egin zen. Elkarteko dendetan erosketak egin zituztenek, ehuna euroko hiru erosketa baleren zozketan sartzen ziren. Honela, Antxordoki ileapaindegian gastatu beharreko 100 euroko balea Maite Gaztelumendiri egokitu zaio, Ordoki altzari dendarako 100 euroko balea Karmentxu Inziarteri eta Iñaki janaridendan gastatu beharrekoa Ane Gurrutxagari.

Lesakako Zerbitzuen Elkartetik jakinarazi dutenez, saridunen izenak jakinarazi eta kontaktatu ondotik, bildutako datu guziak erreko dira, pertsonen datuak inongo moduan ez erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun