Urte mordoska egin ditu Arrunekobordako Rosario Agestak herriko eraikinen garbiketan. Gainera aitzineko udal informazioan bere lan ona eskertua izan zen. Berak baja hartu ostean, herriko langile batek garbitu ditu eraikinak. Joan den hilabetean Udalak herriko lau eraikinen garbiketarako lehiaketa publikoa zabaldu zuen. Azaroaren erdialdera epea akaututa, hemendik aitzinera hilabete eta urte berriarekin batera Exkerrenekobordako Ixabel Lukanbiok garbiketa ardura hartuko du. Udaletxea, medikuaren kontsulta, ludoteka eta eskola garbituko ditu.