Azaroa ere bere azken egunetan da. Urteari ere hilabete bat gelditzen zaio agurtzeko. Aldiro aldiro, berriak jaso eta idazten ditugun ataltxo honetan, Asier Apezetxea txirrindulariaren ibileraren errepasoa eginen dugu. Uda bukaeran bere aurreikuspenen berri eman genuen. Dakizuen moduan, Euskadiko txapelduna izan zen txapelketa ona eginez. Orain Lizarrako Txirrindularien Elkarteko Opena korritzen ari da (Diario de Navarra Opena delakoa). Dagoeneko joan den igandeko probarekin sei egin ditu, eta Lizarran abenduaren 9an hondarreko proba eginen du. Joan den iganderarte egindako saioetan bigarren eta hirugarren postuak lortuz joan da, eta sailkapen orokorrean bigarren tokian dago 93 punturekin. Urriaren 21ean abiatu zen mendi bizikleta arloko Nafarroako open entzutetsu hau Argedasen; urriaren 28an Oteizan izan zen bigarrena; azaroaren 4an Muniain de la Solanan; azaroaren 11n Deikaztelun; azaroaren 18an Lukinen; eta joan den igandean Zurukuainen. Guztira 30 kilometro inguruko probak dira eta ordu eta erdi inguruko iraupena dute, goian daudenek azkarrago egin arren. Asierrek fisikoki ongi dabilela adierazi digu, kontent dago bere buruarekin, nahiz eta lehenengo posturik ez lortu. Jabi Moso Lizarrako prestatzaile fisikoarekin ari da entrenatzen, eta Conor Saltokiko txirrindulari gazteak ahaleginak eginen ditu abenduaren 9an abudoago egiteko. Zorte on Asier!