Azaroaren 18an, Lesakako Irain eskolako Guraso Elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Otxogorrinea Guraso Elkarteak antolatutako Haurren Eguna ospatu zen. Goiz hotzean hainbat eskulan egin eta jokuetan parte hartzeko aukera izan zuten neska-mutikoek. Arratsaldean, berendua eta Iñigo Etxeparek paratutako musika aditu eta dantzatu zuten.