Nafarroako Kirol Jolasen barnean, mendi ateraldi ezberdinak antolatu dira. Azaroaren 18an Berako Beramendi taldeak antolatuta, 300 gaztetxok Bera-Ibardin-Bera ibilbidea egin zuten, tartean Sunbilla eta Berakoek. Goizean abiatu eta eguerdirako itzuli ziren Berako frontoira. Bertan bazkaldu eta ondoren joko ezberdinez gain, mendi igoerari buruzko DVD bat ikusteko aukera izan zuten. Urrian, Sorogain eta Auritz arteko ibilbidea egin zuten gaztetxoek eta hilaren 18koa aurtengo azkena izan zen. Dena den, datorren urtean ere ateraldi gehiago eginen dituzte: urtarrilaren 20an San Adrianera joanen dira; otsailaren 24an Bardeetara; apirilaren 20an Urbasara eta maiatzaren 10ean orientazio proba eginen dute. Eskualdean Berako Larun Mendi Taldea eta Sunbillako Ulibeltzak Elkartea daude sartuta ekimen hauetan baina edozein herritako neska-mutilek parte har dezakete. Horretarako 675829420 edo 687351489ra deitu behar da.