Agerrako bizilagun talde batek Alkaiagan egin nahi duten asfalto fabrikaren kontrako jarrera aurkeztu du, fabrika hori beraien etxeetatik hurbil egoteagatik. Bizilagun talde honek gainerako bizilagunak eta Berako Udalak deus egin gabe ez gelditzea eskatu dute. Dirudienez, aurreko Udalak ez zuen erabaki hau alegatu. Bizilagunek laster gai honen inguruan hitz egiteko batzarra eginen omen dute.