Lagun Haundiak Berako Jubilatu elkartearen egoitza inauguratu dute

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

TTIPI TTAPA

Duela urte pare bat, Berako talde batek erretiratuen elkarte bat sortzeko asmoa agertu zuen. Lehengo urteko azaroan lehen bilera egin zuten eta 100 lagun inguru bildu ziren. Hala, estatutuak egin, dirulaguntzak eskatu eta azkenean egoitza lortu dute. Bolondresek moldaketa lanak egin zituzten, eta lehengo astean, azaroak 23, inauguratu zuten Lagun Haundiak Elkarteak Legia karrikan izanen zuen egoitza. Luis Aizpuru apaizak egoitza bedeinkatu zuen eta ondotik hameketako ederra egin zuten. Gaur egun 228 bazkide ditu elkarteak eta momentuz 10 euro jarri dituzte materiala ordaintzeko. Aurrerantzean 12 euroko kuota ordaindu beharko dute. Egoitzan sartzeko bazkide izatea derrigorrezkoa izanen da. Lehendakaria Mertxe Retegi da, lehendakariordea Mari Carmen Castelos, idazkaria Espe Ustaritz, diruzaina Maria Jesus Diaz eta bokalak Karmen Mitxeltorena, Mª Victoria Erro eta Josefina Iglesias.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun