Egun haundia hurbildu da. Igande honetan, azaroak 25, jokatuko dira Bortzirietako Eskuz Binakako Txapelketaren finalak, 9:00etatik aitzinera. Aurtengoa zazpigarren edizioa da, eta finalean batzuk bakarrik aritzeko aukera izanen duten arren, hainbat izan dira parte hartu dutenak. Joan den asteburuan kategoria batzuetako finalerdiak eta bertze batzuetako azken jardunaldiak jokatu ziren.
Lesakan, ortzegun arratsaldean, alebin B mailako finalerdian, Ekaitzako Jon Mazizior eta Gure Txokoako Jokin Pinatxok 18 eta 15 irabazi zioten Gure Txokoako Joseba Pikabea eta Biltokiko Eneko Esparzari.
Infantil B mailako finalerdian, oiartzuarren arteko lehian, Andoni Ugaldek eta Jon Irigoienek 18 eta 4 irabazi zieten Jokin Marin eta Mikel Zapiraini.
Infantil A mailako partidan, Imaz eta Basasoro oiartzuarrek hutsean utzi zituzten Hendaiako Suertegarai eta Ibarburu.
Beran ere ortzegun arratsean jokatu zen partida eta Gure Txokoako Julen Errandonea eta Arkupeko Josu Sanjurjok 18 eta 16 irabazi zieten Oiartzungo Joxe Leibar eta bixente Beolari.
Beran, larunbat goizean bertze hainbat partida jokatu ziren. Benjamin B mailako bi finalerdi jokatu ziren lehenik: Biltokiko Enaitz Telletxea eta Jokin Mitxeok 9 eta 18 galdu zuten Hondarribiko Xabi eta Mikel Etxarteren kontra eta Oiartzungo Imanol Ugalde eta Marrin Kazabonek 18 eta 11 irabazi zieten Hondarribiko Etxahun Arrieta eta Oier Novalesi.
Infantil B mailako finalerdian, Etxalarko Altxatako Xabier gallardon, Aitor Danboriena eta BeƱat Maiak 18 eta 4 irabazi zieten Hendaiako Imanol Buglet eta Gexan Armendaritzi.
Infantil A mailako partidan, azkenik, Arkupeko Unai Zamoranok eta Ekaitzako Markel Jorajuriak 18 eta 8 irabazi zieten Biltokiko Adur Yanci eta Mikel Beginori.
Lesakan ere larunbat goizean jokatu ziren partidak.
Alebin B mailako finalerdian, Lesakako Arkupeko bi bikote aritu ziren lehian eta Julen Palenzuelak eta Aitor Altzugaraik 18 eta 10 irabazi zieten Ibon Txoperena eta Ander Legasari.
Alebin A mailako partidetan, Arkupeko Gorka Sanjurjo eta Ion Olaizolak 18 eta 9 irabzai zieten Biltokik oJoseba Bertiz eta Aitzol Arzallus-I eta Hondarribiko Ion Pagadizabal eta Xabi Aizpuruk 18 eta 7 irabazi zieten Oiartzungo Ion Otegi eta Xabier Azpirozi.