Bortzirietako eskuz binakako txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 12a

Zenbait kategorietan finalerdiak jokatuko dira hurrengo asteburuan

Bortzirietako eskuz binakako zazpigarren txapelketako seigarren jardunaldia jokatu da aste hondar honetan. Lehendabiziko partidak ortzegun arratsaldean jokatu ziren Beran. Alebin A mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Beñat Mitxelenak 18 eta 12 irabazi zieten Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezi. Infantil A mailan, oiartzuarren arteko norgehiagokan, Sarastu eta Aizpuruk 18 eta 2 irabazi zieten Imaz eta Basasorori.

Larunbatean eta igandean Beran

Larunbatean eta igandean ere jokatu ziren partidak Beran. Aurrebenjamin B mailan, Gure Txokoako Larretxea, Lizardi eta Zandiok 18 eta 0 irabazi zieten Arkupeko Xabi Lasaga eta Xabi Larretxeari. Aurrebenjamin A mailan, Altxatako Aritz Irazoki eta Eneko Sanzberrok 18 eta 13 irabazi zieten Arkupeko Julen Arakues eta Jon Leizari. Benjamin B mailan, Arkupeko Pello Telletxeak eta Paulo Ramosek 18 eta 7 irabazi zieten Altxatako Iker Bizente eta Ixaka Labadieri. Alebin B mailako lehendabizikko final laurdenean, Ekaitzako Jon Mazizior eta Gure Txokoako Jokin Pinatxok 18 eta 4 irabazi zieten Arkupeko Jon Ubiria eta Xabi Etxenikeri. Alebin A mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegik eta Beñat Mitxelenak 18 eta 6 irabazi zieten Hondarribiko Pagadizabal eta Aizpururi. Benjamin B mailan, Altxatako Markel Iturria eta Andoni Iribarrenek 18 eta 14 irabazi zieten Irungo Cuevas eta Bastarrikari. Alebin B mailako bigarren final laurdenean, Arkupeko Julen Palenzuela eta Aitor Altzugaraik 18 eta 11 irabazi zieten Aduriz eta Pikabea oiartzuarrei. Benjamin B mailan, Oiartzungo Ugalde eta Kazabonek 18 eta 4 irabazi zieten Arkupeko Iker Pikabea eta Jonan Arbelaitzi. Infantl B mailan, Oiartzungo Ugalde eta Irigoienek 18 eta 2 irabazi zieten Altxatako Iñaki Gallardon, Unai Altzuguren eta Oier Iturriari. Kadete A mailan, azkenik, oiartzuarren arteko lehian, Leibar eta Beolak 18 eta 9 irabazi zieten Arruti eta Salaberriari.

Lesakan larunbat goizean

Larunbat goizean Lesakan jokatutako partidetan, Benjamin B mailan, Arkupeko Jonan Fagoagak eta Beñat Ordokik 16 eta 18 galdu zuten Irungo Cuevas eta Bastarrikaren kontra. Kategoria berean, Hondarribiko Arrieta eta Novalesek 18 eta 8 irabazi zieten Altxatako Joseba Irazoki, Julen Telletxea eta Jon Iparragirreri. Aurrebenjamin A mailan, Arkupeko Aimar eta Julen Otxotekok 18 eta 7 irabazi zieten Arkupeko Josu Elizondo eta Aimar Zamoranori. Alebin A mailan, Arkupeko Gorka Sanjurjo eta Jon Olaizolak 18 eta 4 irabazi zieten Otegi eta Azpiroz oiartzuarrei. Benjamin B mailan, Hondarribiko Arrieta eta Novalesek 18 eta 8 irabazi zieten Irungo Cuevas eta Bastarrikari. Alebin B mailako final laurdenetako partida lehiatuan, Arkupeko Ibon Txoperena eta Ander Legasak 18 eta 17 irabazi zieten Hondarribiko Zubizarreta eta Arizmendiri. Kadete A mailan, azkenik, Arkupeko Mikel Maiak eta Biltokiko Iker Rojok 18 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Luka Remiro eta Arkupeko Oihan Olaizolari.

Igantzin ere larunbat goizean

Igantzin ere, larunbat goizean jokatu ziren partidak. Benjamin B mailan, Mujika eta Salaberria oiartzuarrek 18 eta 11 irabazi zieten Arkupeko Urki Txoperena eta Beñat Konderi. Aurrebenjamin B mailan, Biltokiko Beñat Yanci eta Xabier Tabernak 18 eta 11 irabazi zieten Irungo Ramuntxo trinketeko bikoteari. Benjamin B mailan, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Jokin Mitxeok 18 eta 3 irabazi zieten Arkupeko Joseba Pagadizabal eta Joseba Agirreri eta Hondarribiko Xabi Etxarte eta Mikel Etxartek 18 eta 1 irabazi zieten Biltokiko David Begino eta Aitor Txoperenari. Benjamin A mailan, Mujika eta Salaberria oiartzuarrek 18 eta 4 irabazi zieten Gure Txokoako Harri Maritorena eta Peio Migelenari. Alebin B mailako azken final laurdeneko partidan, Gure Txokoako Joseba Pikabea eta Biltokiko Eneko Esparzak 18 eta 6 irabazi zieten Altxatako Goiatz Jauregi eta Xabier Sanzberrori. Kadete A mailan, Arruti eta Salaberria oiartzuarrek 13 eta 18 galdu zuten Hondarribiko Gaztelumendi eta Etxarteren kontra.

Arantzan, igande goizean

Arantzan, igande goizean jokatu ziren partidak. Benjamin A mailan, Ekaitzako Andoni eta Xabier Tabernak 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Harri Maritorena eta Peio Migelenari. Infantil B mailan, Hendaiako Durendeau eta Canguilhem-ek 18 eta 11 irabazi zieten Hondarribiko Olaziregi eta Urdiñ-eri; eta Altxatako Xabier Gallardon, Aitor Danboriena eta Beñat Maiak 18 eta 15 irabazi zieten Marin eta Zapirain oiartzuarrei. Infantil A mailan, Arkupeko Unai Zamoranok eta Ekaitzako Markel Jorajuriak 18 eta 13 irabazi zieten Imaz eta Basasoro oiartzuarrei eta Hendaiako Suertegarai eta Ibarburuk 18 eta 4 irabazi zieten Hondarribiko Gonzalez eta Aginagari. Heldu den asteburuan ere hainbat partida jokatuko dira, tartean Benjamin B, Alebin B eta Infantil B mailako finalerdiak. Bertze maila guztietan, Aurrebenjamin B, Aurrebenjamin A, Benjamin A, Alebin A, Infantil A eta Kadetetan, multzo bakarra direnez, finalerako sailkatuko dira zuzenean ligaxkako lehenbizikoa eta bigarrena. Txapelketako finalak azaroaren 25ean jokatuko dira Igantzin, goizeko 9:00etan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun