Bertso-afaria Arranon larunbatean

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Egun berean, azaroaren 17an, bertso-afaria antolatu du Bortzirietako bertso eskolak Arranon. Ez nolanahiko bertsolariekin, gainera, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio ariko baitira kantari, Josu Goikoetxea gai-jartzailearen erranetara. Afarirako txartelak 20 euroan salgai daude Arranon berean edo 618 963011 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun