Arkupe elkartearen paleta-goma txapelketaren finala

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

TTIPI TTAPA

Joan den urtean bezala, Donostiako Estitxu Pierola eta Iruritako Edurne Argainek irabazi dute aurten ere Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta-goma txapelketa. Azaroaren 3ko finalean 30-18 irabazi zieten Lizarrako Cristina eta Inesi. Hirugarren posturako lehian, Etxarri-Aranazko Ianira eta Maialenek ere aisa irabazi zieten Lesakako Aurora Sanz eta Edurne irundarra ordezkatu zuen Igantziko Bea Lizardiri, 30-21.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun