Bertso-saioa

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Kultur Batzordeak lagunduta, Berako Euskara Batzordeak bertso saio bikaina antolatu du. Abenduaren 2an 19:00etatik aurrera Kultur Etxean Sebastian Lizaso, Fredi Paia, Miren Artetxe eta Joxe Juan Zubieta Etxabe izanen dira, eta gai jartzaile, berriz, Julen Zelaieta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun