Lurraren Eguneko sariak Arantza eta Lesakara

Goiko argazkidenda 2007ko azaroaren 9a

Lurraren Eguneko saridunak antolatzaileekin eta udal ordezkariekin. TTIPI TTAPA

XXI. Lurraren Egunaren barnean hiru lehiaketa izan ziren, opila, gasna eta sagardoarena. Lehenean hiru taldek parte hartu zuten: Ortzegunekoak, Bizpahiru eta Gazte Asanbladak. Ortzegunekoei buelta ematerakoan opila erori eta epaimahaiak bertze bi taldeen artean 100 euroko saria banatzea erabaki zuen.

Bortzirietako XXI. Gasna Lehiaketara 18 gasna aurkeztu ziren eta Arantzako Serorenborda baserriko Margarita Madariagak eraman zuen lehen saria. Berako Garmendikobordako Sokorro Almandozek bigarren saria lortu zuen eta Arantzako Simonenbordako Salbador Madariagak hirugarrena. Gasna enkantean lehendabizikoaren truke 58 euro ordaindu ziren, 49 euro bigarrenarengatik eta hirugarrenarengatik 24. Bortzirietako X. Sagardo Lehiaketari dagokionez, 13 sagardogilek parte hartu zuten eta saria Lesakako Buenosairesenea baserriko Jose Mari Elgorriagarentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun