Kirol eta kultur ekitaldietarako dirulaguntzak banatuko dira

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da

Berako Udalak kirol eta kultur ekitaldietarako dirulaguntzak banatuko ditu. Kirol arlora bideratutako diruaren %80a kirol praktikara bideratuko da, urte osoko ekitaldi eta jardueretara, eta gehienez ere gainerako %20a ikuskizun eta egun bateko jardueretara. Kultur ekitaldientzako dirulaguntzak emateko irizpideen informazio osotua Kultur Etxean jaso daiteke edo Berako Udalaren web orrian. Eskaerak azaroaren 30era arte aurkeztu beharko dira Herriko Etxean. Kirol ekitaldien dirulaguntzak emateko argibide gehiago, berriz, Udal Kirol Zerbitzuaren bulegotan galdetu beharko da. Dirulaguntza jasoko dutenei ebazpen baten bidez jakinaraziko zaie emandako kopurua. Ondoren, egun batzuen buruan elkarteei dirulaguntzaren erdia emanen zaie. Gainerakoa ekitaldiaren ebaluazio orria entregatu eta gastuak justifikatu ondotik emanen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun