Gure Txokoako areto-futbol taldeak indartsu hasi du liga

Aitor AROTZENA 2007ko azaroaren 7a

Gure Txokoako areto-futbol taldeak ongi hasi du denboraldia, jokatutako lau partidak nahiko erraz irabazi baititu. TTIPI TTAPA

Halere, ez dute lehen mailara igotzeko modurik, ttitulua duen entrenatzailea eskatzen dutelako

Berako Gure Txokoako areto-futbol taldeak liga hasiera bikaina egin du. Hau idazterakoan, jokatutako lau partidak nahiko erraz irabazi ditu eta sailkapenaren buruan da. Halere, Jon Altzuguren jokalariak aipatu digunez, «ezin izanen dugu lehen mailara igo, kategoria horretan, taldean titulua duen entrenatzailea izatea eskatzen dutelako eta guk ez dugu horrelakorik. Horretarako astia behar da eta guk ez dugu horretarako jenderik». Beraz, igotzeko asmorik gabe, ahalik eta hobekien jokatzea eta ahalik eta goitien gelditzea izanen da Berako taldearen asmo nagusia.

Joan den urteko taldearekin alderatuta, aurten Lino Zamora beteranoak taldea utzi du. Taldekide berriei dagokienez, Hondarribiako Ibon Bereau eta Legasako Jose Luis Telletxea hasi dira eta Beñat Taberna ariko da atepean. Azken denboraldian atea zaintzen aritu den Patxiku Artieda, berriz, jokalari gisara arituko da. Jon Altzugurenen aipatu digunez, «taldekide berriak ongi egokitu dira eta momentuz hagitz ongi ari gara, entrenamenduetan jende aunitz gara eta hori gero partiduetan somatzen da». Halere, denboraldia luzea da eta urte osoan konpromezu hori mantentzea da zailtasunik handiena Altzugurenen ustez: «Taldea ongi dabilenean denak gustora etortzen gara entrenatzera, baina galtzen hasten garenean ere taldea mantentzea izanen da helburua»

GURE TXOKOA ARETO-FUTBOL TALDEA
Jon ALTZUGUREN ERRANDONEA, BERA
Igor PANDO ARAMENDI, BERA
Sabino GOMEZ RODRIGUEZ, BERA
Aritz PEREZ ARTIEDA, BERA
Patxiku ARTIEDA APEZTEGIA, BERA
Jabier IRIARTE SANSIÑENA, ETXALAR
Jose Luis TAPIA IGUZKIAGIRRE, BERA
Iñaki ENDARA PETRIRENA, BERA
Aritz ARBELAITZ IGOS, BERA
Aitzol IRIZAR ARIZTIA, BERA
Ibon BEREAU BARCA, HONDARRIBIA
Iñigo TELLETXEA ETXEBERRIA, IGANTZI
Iñigo ZELAIETA ALONSO, BERA
Carlos PONBAR SAINZ, BERA
Beñat TABERNA TELLETXEA, BERA
Fernando GOMEZ COLINA, BERA
Jose Luis TELLETXEA SARRATEA, LEGASA
Entrenatzailea: Jabier IRIARTE SANSIÑENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun