Berako Toki-Ona Bortziriak lau talderekin hasi du denboraldia

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Kadete mailako neskak, bigarren mailan ari dira Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. TTIPI TTAPA

Kadete mailako neskena izanen da talde nagusia

Duela 7-8 urte hasi zen Beran saskibaloia lantzen Toki-Ona Bortziriak taldea. Orain dela bi denboraldira arte senior mailako mutilak izan zituen eta Nafarroako bigarren mailatik lehen mailara igotzea ere lortu zuten. Baina lehen mailan ez zen aritu talde nagusia, desagertu egin baitze. Jesus Alacid entrenatzaileak aipatu digunez, «maila horretan aritzeko nahiko fitxarik ez zegoen, seguruak 7 jokalari bakarrik genituen eta hori ez da aski». Joan den urtean aritu zen kadete mailako mutilen taldea ere desagertu da aurten. Honela, gehien bat neskak ari dira Toki-Ona Bortziriak taldeetan, 52 jokalarietatik 7 bakarrik baitira mutikoak, minibasket mixto taldean ari direnak. Talde horretan eta bertze hiruetan (kadete, aurreinfantil eta aurreminibasket) ari diren gainerako guziak neskak dira.

Jesus Alaciden erranetan, futbolak mutil aunitz kentzen die eta neskei dagokienez, «10 eta 16 urte artean, portzentai handi bat bada kirolik deus egiten ez duena». Saskibaloia, kirol egiteko eta lagunartean ongi pasatzeko aukera polita dela uste du Alacidek. «Hasieran beti zaila izaten da, baina pixkanaka jokua hobetu eta emaitzak ailegatzen hasten dira. Horren erakusgarri da kadete mailako nesken taldea. 11 urte zutenetik elkarrekin ari dira eta gero eta hobekiago jokatzen dute. Segida handia izan duen taldea da».

Dena den, saskibaloi taldeen helburu nagusia ongi pasatzea eta ariketa egitea dela aipatu digu Jesus Alacidek. Halere, kirolean hobetzen segitu nahi dute,«talde-lana landuz taktikoki, baina baita indibidualki ere, entrenamenduetan nahiz partiduetan». Guraso eta gazteei laguntza ere eskatu die Alacidek, «beti behar izaten da jendea mahaian, arbitratzen edo entrenatzeko».

TOKI-ONA BORTZIRIAK: KADETE NESKAK
Begoña TAPIA, BERA
Clara ZIA DANBORIENA, BERA
Maialen TXANTRE IRATZOKI, BERA
Leire ZIA DANBORIENA, BERA
Elixabet IRATZOKI ZELAIETA, BERA
Leire ELTZAURDIA MENDIBERRI, BERA
Itxaro ERRANDONEA ARANIBAR, BERA
Andrea IRATZOKI GUIMON, BERA
Ainhoa ZELAIETA, BERA
Amaia IZQUIERDO, BERA
Marian MUSGO, BERA
Maria IRIGOIEN MATXIARENA, BERA
Cristina BERGMAN
Entrenatzailea: Unai ALACID ORTEGO
2. entrenatzailea: Imanol ETXEBERRIA GARCIA

TOKI-ONA BORTZIRIAK: AURREINFANTIL NESKAK
Dunia ATABAL, BERA
Hegoa TELLETXEA, BERA
Alaitz AGUILAR, BERA
Adriana ZANDIO, BERA
Irati ERRANDONEA, BERA
Jaione ETXABE, BERA
Maddi ORDOKI, BERA
Maria BERGARA, BERA
Idoia MARTINEZ, BERA
Entrenatzailea: Roger BERGMAN

TOKI-ONA BORTZIRIAK: MINIBASKET MIXTO
4. Mikel ESNAOLA, BERA
5. Naroa TOLOSA, BERA
6. Jenni ZELAIETA, BERA
7. Ibai ROS, BERA
8. Ramuntxo ALBISTUR, BERA
9. Iker SANTAMARIA, BERA
10. Iratz UDAETA, BERA
11. Julene ALTZUGUREN, BERA
12. Ana ELTZAURDIA, BERA
13. Egoitz EIZAGIRRE, BERA
14. Julen VELEZ, BERA
15. Manex ZAPIAIN, BERA
Entrenatzailea: Jesus ALACID

TOKI-ONA BORTZIRIAK: PREMINIBASKET NESKAK
1. Irati GARAIAR, BERA
2. Maider FAGOAGA, BERA
3. Nahia FAGOAGA, BERA
4. Izaskun REKARTE, BERA
5. Janire DE ANDRES, BERA
6. Ane BERASAIN, BERA
7. Oihana ELTZAURDIA, BERA
8. Maite ALTZUGUREN, BERA
9. Rakel BERA
10. Ainhoa AGUILAR, BERA
11. Uxue ZELAIETA, BERA
12. Uxue ANTZIZAR, BERA
13. Arantxa SESE, BERA
14. Iratxe MIKELARENA, BERA
15. Haizea AYUSO, BERA
Entrenatzailea: Antonio AGUILAR
2. entrenatzailea: Jose Mari ETXABE

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun