San Fermin erretiratuen elkarteak bere eguna ospatuko du azaroaren 4an

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

San Fermin erretiratuen elkarteak bere eguna ospatuko du igande honetan, azaroaren 4ean. Goizean, aurten hildako bazkideen omenez meza izanen dute eta gero bazkaria Irubiden. Bazkalondoan, dantzan hasi baino lehen, aurten jokatu dituzten txapelketa ezberdinen sari banaketa eginen dute. Carmelo Etxarte lehendakariak aipatu digunez, besta honekin akautuko dira aurtengo ekitaldiak. Izan ere, ez dute feria egunean bazkaririk eginen, egoitza ondoko obrak direla eta, lekurik gabe gelditu direlako. «Leku faltaren arazoa abudo moldatzea espero dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun