Euskararen inguruko hitzaldiak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bi hitzaldi antolatu ditu azarorako. Lehendabizikoa azaroaren 6an izanen da eta Lionel Joly Euskararen bilakaera Bortzirietan gaiaren inguruan arituko da Kultur Etxean 19:30ean. Hurrengoa azaroaren 8an izanen da eta toki eta ordu berean Mario Zapatak Euskararen normalizazioa eta kultura aniztasuna gaiak jorratuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun