Singapurreko abesbatza igande honetan Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Berako Abesbatzak, Kultur Batzordearen laguntzarekin Singapurreko SYC Ensemble Singers abesbatza gonbidatu du azaroaren 4an 20:00etan Kultur Etxean abesteko. Lehen Singapore Youth Choir bezala ezaguna, herrialdeko abesbatzarik zaharrenetakoa da eta atzerriko jaialdietan parte hartu zuen lehena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun