Iaz bezala, Berako Kultur Batzordeak eta Berako Liburutegiak Bortzirietako haur eta gazteentzako ipuin lehiaketa antolatu dute. Oraingoan ere, irudimena, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko du epai-mahaiak. Lehiaketa lau mailatan sailkatuko da adinaren arabera: A maila (LHko 3. eta 4. maila), B maila (LHko 5. eta 6. maila), C maila (DBHko 1. eta 2. maila) eta D maila (DBHko 3. eta 4. maila). Denboraren makinan sartu zara... izanen da gaia eta ipuinak guttienez orri batekoak eta gehienez lau orrikoak izanen dira. Ipuinak azaroaren 30a baino lehen Berako liburutegira edo Kultur Etxera bidali behar dira. Sari banaketa, berriz, abenduaren 14an eginen da 18:00etan, Berako Liburutegian.