Bigarren hezkuntzako Nafarroako beste bederatzi zentroekin batera, Toki Ona Institutuak kalitatezko kudeaketa hobetzeko ekintzak zehazten dituzten Konpromisoen Gutunak bere gain hartuko ditu. Tresna honek helburuak zabaltzen laguntzen du, ikaslegoa eta beraien familien fideltasuna hobetzen du, datu neurgarriak eskaintzen ditu eta etengabeko hobekuntzari jarraitzea behartzen du. Gutunak helburuak adieraziz hasten dira, heziketa eskaintza, planak, proiektuak, oinarrizko zerbitzuak eta instalazioak definituz. Ondotik, erronka edo konpromisoak zerrendatzen dira, bakoitzaren ekintza edo indikadoreekin, zerbitzuen erabilera arduratsua definitzen duten eskubide eta betebeharrak zehazten dira, baita zentroa eta parte-hartze kanalen komunikazio mekanismoak ere. Kalitate konpromiso espezifikoak ere badaude: elkarrizketa pertsonalen eskariak hartzea, iradokizun eta erreklamazioen kudeaketa eraginkorra, orientazio eta tutoretza pertsonalizatua, pertsonen formazio integrala eskaintzea...