Berako Euskara Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin, IX. Kafe Antzerki Zikloa antolatu du. Azaroaren 2an hasi eta 16ra bitartean luzatuko da. Lehenbiziko egunean, Giltxaro taldeak Honolulu, leku bat antzezlana eskainiko du Ikuilu ostatuan 22:00etan. Azaroaren 9an, Txirene taldearen Ogiyik etzun semia izeneko antzeslana ikusteko aukera izanen da Errekalde ostatuan 22:00etan. Azkeneko ikuskizuna Jon Urrazak irailaren 16an eskainiko du Kondaira ostatuan 22:00etan, Ez haiekin... ezta haiek gabe ere izenekoa.