Alcoko akordioa sinatu duen LABeko ordezkariaren inguruan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

LAB-metalgintzan, Manufacturas Alcon sinatu den akordioa dela eta, idatzi honen bitartez gure ez adostasuna adierazi nahi dugu. Horregatik diogu, ez dugula zer ikusirik LABeko ordezkari eta Komiteko kide den horrek eman duen sinadura horrekin, ez baitugu inolako ezagutzarik izan, eta sindikatuaren aholku eta baimenik gabe jokatu du.

LAB-metalgintzan, adostu den akordioaren emaitza ikusita, langile murrizketa eta soldaten jaitsiera, LABen jokatzeko modutik urrun eta kontra datozela ikusten dugu. LABen ekintza sindikala beste bat da, beti ere, langileen lan baldintzak hobetuz joatea.

Kontutan eduki behar da, lantegiak ez duela Alcoren etorkizuna zein izango den adieraziko lukeen plan industrialik mahai-gaineratu.

LAB sindikatua

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun