Arantzako Kultur Egunak asteazkenetik larunbata arte eginen dira

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 30a

Azaroaren 1ean, ortzegunean, Baserritarren Eguna ospatuko da

Udazkena izanik, eta urteroko ohiturari hutsik egin gabe, asteazkenean, urriaren 31tik hasi eta azaroaren 3ra arte Arantzako Kultur Egunak ospatuko dira. Arlo ezberdinetako ekimen ugari izanen dira, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Arantzako Udalaren laguntzarekin antolatutakoak.

Egitarauari dagokionez, lehenbiziko ekitaldia asteazkenean, urriaren 31n izanen da. Arratsaldeko 5etan zine emankizuna izanen da eskolan. Kultur Eguneko ekitaldi nagusia Santu Guzien Egunean izanen da, urtetik urtera indar gehiago hartzen ari den Baserritarren Eguna, hain zuzen. Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, goizetik hasi, Arantzako baserrietako produktuak ikusgai eta salgai izanen dira pilotaleku eta plaza ingurueta

Azaroaren 2an, ortziralean, karaokea izanen da Iñigo Etxepare lesakarraren eskutik, arratsaldeko 5etan eskolan. Gauez, arratseko 10etan bertso afaria izanen da Ekaitza elkartean, Fredi eta Xabier Paiarekin.

Azaroaren 3an, larunbatean fanfarreak alaituko ditu Arantzako karrikak arratseko 8etatik aitzinera. Gauerditik aitzinera, berriz, dantzaldia izanen da Herriko Etxeko gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun