Urriaren azken asteburuan, Iñaki Fagoaga Iantzi eta Ainara Fresneda Etxeberriaren atxiloketaren urteurrena dela eta Lesakan, urtero bezala Sastrinera mendi irteera eta bertan ekitalditxo bat antolatu da. Aurten larunbat honetan, urriaren 27an eginen da ekitaldia, Iñaki Fagoaga atxilotu zutenetik hamalau urte eta Ainara Fresneda atxilotu zutenetik bi urte bete direnean.
Arratsaldeko 4etan abiatuko da preso hauekiko elkartasun martxa Plaza Zaharretik. Ordubete beranduago eginen da ekitaldia Sastrinen. Herrira bueltan, arratseko 9etan elkartasun afaria eginen da Arranon. Hain zuzen, Zaine Rekondoren epaiketako gastuak ordaintzeko elkartasun afaria izanen da eta izen ematea Arranon bertan egin behar da.