San Fermin erretiratuen elkarteak bere eguna ospatuko du azaroaren 4ean

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 17a

Bazkarirako txartelak urriaren 27a baino lehen erosi behar dira

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak azaroaren 4ean ospatuko du elkartearen eguna. Goizean, aurten hildako elkarteko kideen aldeko meza izanen dute eta gero bazkaltzera bilduko dira Irubide jatetxean. Bazkarirako txartelak urriaren 27a baino lehen bildu beharko dira San Fermin elkarteko ostatutik. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta hauen laguntzaileek 28 euro. Bazkal ondoan, aurten jokatutako lehiaketa ezberdinen txapeldunei sariak banatuko zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun