Baztan-Bidasoako Txistularien Topaketa egin zen Lesakan

Aitor AROTZENA 2007ko urriaren 15a

50 txistulari eta atabalari bildu ziren urriaren 13an

Baztan-Bidasoako txistularien topaketa egin zen urriaren 13an, larunbat goizean Lesakan. Goizean goiz gelditu ziren Plaza Zaharrean Lesaka, Bera, Arantza, Doneztebe eta Baztan aldeko txistulariak. Txistua ez dela musika-tresna berria erakusten zuten txistulari beteranoek, Tomas Rekondo lesakarrak edo Josu Goia beratarrak errate baterako. Baina, aldi berean, etorkizuneko musika tresna ere badela erakusten zuten talde guzietan ageri ziren txistulari gazteek. Berrogeita hamar lagunek karrikaz karrikako ibilaldia egin zuten, txistu, danbolina, atabala eta bertzelako perkusio soinuak hedatuz. Ondotik hameketakoa egin zuten Xaturetxean. Izan ere, Baztan-Bidasoako txistularien topaketa honen helburu nagusietako bat, talde ezberdinak elkartu eta txistularien arteko harremana

Dudarik gabe, Lesakako ekitaldiak lortu zuen hori. Hameketakoaren ondotik, berriz ere txistu joaldiak egin zituzten herriko txoko ezberdinetan, oraingoan talde bakoitza bere aldetik. Egun bereziari akabaila emateko, txistulari eta bertze musikari guziek elkarrekin bazkaldu zuten Arrano elkartean, umore ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun