Herriko eraikinak garbitzeko langilea behar da

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Urteetan herriko eraikinak garbitzeaz arduratu den Rosario Agestak baja hartu ondotik, garbitzaile berria kontratatzeko lehiaketa ireki du Udalak. Deialdia kontsulta, Herriko Etxea eta eskola garbitzeko egin da, eta 2007ko abendurako eta 2008rako izanen litzateke. Interesatuak azaroaren 2ko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko ditu proposamenak udaletxean. Baldintzak ere bertan azalduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun