Liburuzaina estu eta larri izeneko txotxongilo antzerkia adi-adi ikusi zuten herriko haurrek urriaren 9an liburutegian. Neska-mutikoek bertze hitzordu bat izanen duten leku berean urriaren 30ean. Hau ere Kultur Batzordeak antolatuta, Maite Franko ipuin kontalariak Halabazango ipuinak kontatuko ditu urriaren 30ean, asteartean, 18:00etan.