‘Mugarik gabe’ topaketa arrakastatsua urriaren 7an

Utzitako argazkiak 2007ko urr. 11a, 14:04
Argazkia: Alicia DEL CASTILLO TTIPI TTAPA

Hilabetetako lanak fruitu ezinhobea eman zuela erakutsi zuen urriaren 7ko Bortzirietako Mugarik gabe topaketak. 17:00etatik aitzinera ekitaldi andana izan ziren Altzateko frontoian: Silveira eta Zelaieta bertsolariak, Hegoameriketako eta Bortzirietako folklorea, etorkinen eskubideen aldeko manifestuaren irakurketa eta sinadura ekitaldia, futbol txapelketa azkarraren sari banaketa, topaketa gastronomikoa, Berako Abesbatza, Batuka eta Mojitoa... Eguraldi ederra lagun, inguruko zein kanpoko jende saila hurbildu zen ekitaldietan parte hartzera; antolatzaileak ere kontent ageri ziren elgarretaratzeak izandako arrakastarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun