Bortzirietako Haur eta Gazte Ipuin Lehiaketa 2007

TTIPI TTAPA 2007ko urr. 11a, 12:46

Joan den urtean bezala, Berako Kultur Batzordeak eta Berako Liburutegiak Bortzirietako haur eta gazte ipuin lehiaketa antolatu dute. Oraingoan ere, irudimena, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko ditugu.

Lehiaketa lau mailatan sailkatuko dugu, adinaren arabera:

A Maila: LHko 3. eta 4. maila
B Maila: LHko 5 eta 6. maila
C Maila: DBHko 1. eta 2. maila
D Maila: DBHko 3. eta 4. maila

Aurtengo gaia: "Denboraren makinan sartu zara..."
Ipuinak gutienez orri batekoak izanen dira, eta lau orriko luzerakoak aunitz jota. Aurkezpena txukuna izatea ere kontuan hartuko dugu.
Ipuinetan ez da izen-abizenik paratu beharrik: ipuinari atxikitutako gutun-azal batean sartu ondoko datu hauek: izen-abizenak, maila (A, B, C, D), adina, ikastetxea, gela eta telefonoa.
Ipuinak jasotzeko azken eguna azaroaren 30a izanen da (Berako liburutegira edo kultur etxera bidaliko dira), eta sari banaketa abenduaren 14an, ortzirala, arratsaldeko 18:00etan eginen dugu Berako Liburutegian.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu lasai liburutegira: 948 62 55 02 (Beatriz)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun