Baztan-Bidasoako Txistularien Eguna ospatuko dute larunbatean Lesakan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 9a

Urriaren 13an, larunbat goizean, Baztan-Bidasoako txistularien Topaketa eginen da Lesakan. Egun horretarako egitarau xumea prestatu du Lesakak Txistulari taldeak, beti ere herri ezberdinetako txistulariak biltzea eta elkarrekin giro goxoan txistua jo eta bazkaltzea bertze helbururik ez baitute.

Goizeko 10etan Karrikaz karrika beraien emanaldiak eskaini ondotik, hameketakoa eginen dute. Eguerdian txistualdiak eginen dituzte herriko xoko ezberdinetan eta bukatzeko bazkarian elkartuko dira txistulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun