Bortziriak Mugarik Gabe Topaketen ekitaldi nagusia igandean eginen da Beran

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 5a

Etorkinak gurean gizarteratzeko helburuarekin

Etorkinak gurean gizarteratzeko helburuarekin, eta herrialde bakoitzaren kultura gurera gehiago hurbiltzeko, Mugarik gabe topaketa antolatu dute Bortzirietan Gizarte Zerbitzuak eta Euskara Mankomunitateak. Egitarau zabala prestatu dute, bertzeak bertze futbol txapelketa, antzerki emanaldiak, hitzaldiak,manifestuaren sinadurak eta bertzelakoak izan dira herriz herri.

Topaketari akabera emateko egun haundia igandea, urriaren 7a izanen da, arratsaldeko 5etatik aitzinera ekitaldi andana izanen baita Altzateko frontoian: Xabier Silveira eta Julen Zelaieta bertsolariak, Hegoameriketako eta Bortzirietako folklorea, manifestuaren irakurketa eta sinadura ekitaldia, futbol txapelketa azkarraren sari banaketa, kanpoko eta bertako janariak eta edariak uztartuko dituen topaketa gastronomikoa, Berako Abesbatzaren emanaldia, eta Batuka eta mojitoa, Barbaro Solo kubatarraren eskutik.

Aipatzekoa da lehendik Lesakan eta Etxalarren izan den Ni ere pertsona izeneko erakusketa ere ikusgai izanen dela Kultur Etxean, arratsaldeko 6etatik 8etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun