Argi mozketak izanen dira Beran gauerditik ortziral goizeko 5:30era

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 4a

Urriaren 5ean, ortziralean, Berako zenbait karriketan argi mozketak eginen ditu Iberdrolak goizaldean, gauerditik goizeko 5:30etara. Zehazki, Altzate karrikan, 8, 12, 15etik 22ra, 24tik 34ra, 36, 38, 40 eta bertze zenbait etxeri eraginen die mozketak; Illekuetan 1, 3, 5 eta 7 zenbakia duten etxeei; Iparralden 1, 3 eta 5 zenbakiko etxeei, Itzean 1, 3tik 9ra eta 10etik 26rako zenbaki parea duten etxeei eta bertze batzuei, Jaun de Altzae karrikako 1etik 7rako etxeei eta Mugaldea karrikako 1, 2, 3 eta 5 zenbakiei. Argi mozketaren helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea omen da eta Iberdrolatik jakinarazi dutenez, aipatutako orduan lanak akautzen badituzte, berehala eta bertzelako abisurik gabe emanen dute argia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun