Herritar talde bat Galizia aldean ibili zen irailean. 11 aranztar, 3 igantziar eta lesakar batek osatutako taldeak Santiagoko Bidean kilometro batzuk egiteko aukera izan zuen irailaren 6tik 13ra. Herritik abiatu eta Burgos eta Leonen barna ibili ondotik, Galiziara ailegatu ziren. Santiago, Sanxenxo, La Toja eta hainbat xoko ezagutu zituzten. Bueltan Gijonen geldialdia egin zuten, eta Kobadongara ere hurbildu ziren. Azkenik, Euskal Herriko kostaldetik barna etxerako bidea hartu zuten. Orain, ordea, bertze bidai bat prestatzen hasiak dira herrian. Ekainaren 9tik 19ra Turkiara bidaia antolatu da. Istanbul, Ursa, Area de Smirna, Eseso eta Tammukale, Denizli, Konya eta Capadocia hiriak ezagutuko dira, eraikin eta xoko ezberdinak bisitatuz. Oraindik garaiz bagaude ere, urte hasiera baino lehen (2008a) joan nahi duenak Martin Legarrari jakinaraztea komeni da (948 634030).