Kulkiren jolasak eta Bizikleta Eguna irailaren 19an

Aitor AROTZENA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Arratsalde mugitua izan zuten irailaren 19an herriko neska-mutikoek. Lehenik, ikastolako patioan meatzariekin eta ikazgileekin zerikusia zuten joku-sorta plantatu zuen Kulkik haurren gozamenerako, Kultur Egunen barreneko ekitaldian. Garai bateko jokuak ikasi eta gozatu ondotik, haurrek lasterka edo bizikletaz, plazarako bidea hartu zuten. Izan ere, Bizikletaren Eguna ere antolatua zuen Batzokik. Lampreko Patxi Vila eta Euskalteleko Jon Bru eta Mikel Astarloza txirrindulari profesionalekin batera Biurgaraiko zubiraino joan ziren ttikienak eta koskorragoak Amineko bidegurutzeraino. Ausartenek, txirrindulari profesionales galderak egin zizkieten eta bertzeek, gustora eragin zieten pedalei bere idoloen ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun