Urritik aitzinera ludoteka zerbitzua

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Bortzierietako Berdintasun arloak, Gizarte Zerbitzuak eta Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Emakume Institutuaren laguntzarekin antolatuta, Bortzirietako gainerako herrietan bezala, urritik aitzinera, 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako ludoteka zerbitzua eskainiko da Beran ere. Hasiera batean, abenduaren 20a arte irekiko da. Dindaia Fundazioko profesionalak izanen dira arduradunak eta astearte eta ortzegunetan 17:00etatik 18:00etara izanen da zabalik. Ludotekan denbora libreaz gozatzeko aukera izateaz gain, solidaritatea, errespetua eta elkar ezagutza bultzatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun