Milurteko erakusketa Toki Ona Institutoan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Irailaren 25ean Medicus Mundi erakundearen Milurteko Busa Toki Ona Insitutuan izan zen mundu guztiak osasunerako eskubidea duela aldarrikatu nahian. 2000. urtean 189 estatuburuk eta gobernuburuk Milurteko Garapen Helburuak finkatu zituzten, munduko pobreziaren aurka borroka egiteko, eta erakusketa honekin helburu horiek ezagutu eta aldarrikatzeko aukera ematen dute. Bisitariak erakusketaren protagonista bilakatu dira. Bi areto eta multimedia-gela bihurtu den autobus bat ditu erakusketak. Lehenengo aretoan Milurteko helburuei buruzko informazioa ageri da. Bisitariek autobus-txartel bana jasoko dute Osasun Unibertsala helmugara iristeko. Autobusa multimedia-gela bezala erabiltzen da eta satelite bidezko konesioa du bisitariek Bolibian, Perun eta Camerunen dauden komunikatzaileekin hitz egin dezaten bideokonferentziaz. Hirugarren aretoa zerbitzurako eta elkartasunezko konpromisorako gunea da, bisitariak osasunerako eskubidearen eta milurteko helburuen gainean dituzten eskaerak, nahiak eta iritziak adierazteko tokia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun