Jende arrotza presoen argazkiak kentzen

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Aspaldi bezala, azken aldian ere, jende arrotza euskal preso politikoen argazkiak eta ezker abertzalearen zenbait euskal ikur kentzen ari dira Bera aldean:
1- Ostatu batzuetan dauden prisioneroen argazkiak modu itsusian hartu nahi izan dituzte behin baino gehiagotan.
2- Espidobaita elkartearen kanpoko aldean egoten diren euskal presoen argazkiak eraman dituzte oraingoan. Eta toki berean zegoen ikurretatik arrano beltzarena ere kendu dute... Koldar hauei zera eskatzen diegu: zitalkeriak utzi eta gure jedea eta ikurrak errespeta ditzatela. Gehiegi eskatzea ote da?

Berako ezker abertzalea eta Espidobaita Elkartea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun