Asier Apezetxea, Connor-Saltoki taldeko txirrindulari aranztarrak Euskadiko Mendi Bizikleta Maratoia irabazi zuen joan den larunbatean, irailaren 22an, Gorlizen. 50,7 kilometroko ibilbidea osatzeko bi ordu, 29 minutu eta 33 segundu behar izan zituen Apezetxeak eta kasik lau minutu terdiko abantaila atera zion bigarren izan zen Unai Yus, errepideko profesional ohiari. Javier Ruiz de Larrinagak osatu zuen podiuma. Aipatzekoa da Jose Mari Goia igantziarraren lana, Ciclos Iñaki taldeko txirrindularia hamekagarren izan baitzen, bi ordu, 56 minutu eta 16 segunduko denborarekin. Bigarren aldia da Euskadiko Mendi Bizikleta Maratoia jokatzen dela eta iaz Lezon bigarren izan zen Asier Apezetxea. Beraz, aurten podiumean koxka bat igo eta Euskadiko txapeldun izatea lortu du Arantzako txirrindulari finak.
Asier Apezetxea martxoan hasi zuen mendi bizikleta denboraldia eta joan den asteburukoa izan da bere lehen garaipen handia. Euskadiko Openean laugarren izan zen eta Vasco-Navarro zirkuitoan bigarren. Espainiako txapelketa jokatu eta gero mendi bizikleta utzi eta errepideari ekin zion afizionatu mailan. Irailaren 1ean, Larra-Larraun proban laugarren izan zen; irailaren 8an Jurramendiko igoera irabazi zuen eta biharamonean lehenbizikoa helmugartau zen Igantziko mendi-bizikleta ibilaldian. Baina dudarik gabe, Gorlizekoa izan da denboraldiko garaipenik handiena. Etorkizunera begira, urriaren 21ean hasiko da Diario
Ziklo-kross denboraldia
Behin mendi bizikleta denboraldia akaututa, aurten ere ziklokrossean hasi nahi du aranztarrak. Joan den urtean izan zuen lehen esperientzia eta aitzineko postuetan ibiltzeko baliagarria izan ez bazen ere, eskarmentua eta esperientzia hartzeko balio izan zion. Apezetxeak aipatu digunez, ziklokrossa mendi bizikletaren berdintsua zela uste zuen, baina ez omen dute deus ikustekorik. Horregatik, aurten prestakuntza aldatu eta joan den urteko esperientzia baliatu nahi du, postu hobeak lortzeko.