Mikel Aizpurua oiartzuarra eta Beti garaile Artzain Zakur lehiaketan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 24a

Igantziko hogeitazortzigarren artzain zakur lehiaketa burutu zen igande arratsaldean. Eguraldi goxoa baldin bazen ere, jende gutti hurbildu zen artzain eta zakurren lana ikustera. Zortzi bikoteen artean, Mikel Aizpurua oiartzuarra eta Beti zakurra izan ziren garaile. Bigarren postua Aiako Peio Pagadizabalek eskuratu zuen, Alai txakurrarekin eta hirugarren lekua Iparraldeko Jean Paulentzat izan zen, Txintxo zakurrarekin. Inguru honetako artzaiak podiumetik kanpo gelditu ziren. Laugarren postua Felix Irigoien amaiurtarrak erdietsi zuen, Pello zakurrarekin, bosgarren postua ere amaiurtar batentzat izan zen, Joxe Mari Istillart eta Xarpa zakurrarentzat. Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza seigarren izan zen Amets zakurrarekin, zazpigarren Miguel Garaiar oiartzuarra Linda zakurrarekin eta zortzigarren Jose Antonio Ormazabal, Yuma zakurrarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun