Asier Apezetxea lehena Igantziko XVII. Mendi Bizikleta Ibilaldian

Oskar TXOPERENA 2007ko irailaren 17a

Parte hartze haundia izan zuen Igantziko Mendi Bizikleta Ibilaldiak, eta nahiz eta antolatzaileek txapelketa kutsua alde batera utzi, Asier Apezetxea eta Patxi Ciaren arteko sprintak erabaki zuen denb

Aranztarrak Patxi Cia iazko txapeldunari sprintean irabazi zion

Igantziko Biltoki Elkartearen ekimenez, joan den irailaren 9an jokatu zen Igantziko XVII. Mendi Bizikleta Ibilaldia. Guztira 130 bat txirrindularik parte hartu zuten kategoria ezberdinetan, horietatik gehienak, gipuzkoarrak eta nafarrak. Aurtengo edizioak, berrikuntza nabarmena ekarri zuen. Izan ere, antolatzaileek aitzineko aldietako txapelketa eta lehiakortasun kutsua utzi, eta martxa bat bezala antolatu zuten ibilaldia herrian eta inguruan barna, txapeldunik erabaki . Hala, mendian bizikletan ibiltzeko afizioa bultzatzeko.

Hala ere, ez zen emoziorik falta izan Igantziko saioan. Asier Apezetxea aranztarraren eta Patxi Cia LIzasoko txirrindulariek paratu zuten batez ere emozioa. Ibilaldiaren zati haundienean elkarrekin ibili ziren; malda goiti Ciak aldea atera zion aranztarrari, baina beherakoan aunitz hurbildu zen Apezetxea, eta azkeneko sprintean Lizasokoa baino gehiago izan zen aranztarra.

Nahiz eta ez txapeldunik izan, Conor-Saltoki taldearekin ari den Asier Apezetxea izan zen, beraz, 28 kilometroko bidea osatzen lehendabizikoa, eta Conor-Bikezonan ari den Patxi Cia, joan den urteko txapelduna, bigarrena. Hirugarrena Asier Arregi andoaindarra izan zen.

Igantzitik ere talde politak parte hartu zuen, kategoria ezberdinetan 30 inguru aritu ziren ibilaldian.

Parte hartzaileek 28 kilometroko ibilbidea herriko pilotalekuan abiatu zuten, eta Allinekoborda baserrirako bidea hartu zuten; handik Berrizaunera jaitsi ziren eta segidan Pagolako Egiara igo. San Juan Xarretik pasatuz eta Itsaszelaietatik barna Sastrinera joan ziren. Planta Bakarretik pasatu ziren azkenean, helmugara ailegatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun