Gogor segitzen du Asier Apezetxeak mendi bizikletan, eta emaitza onak lortuz gainera. Joan den irailaren 9an jokatu zen Igantziko XVII. Mendi Bizikleta Ibilaldian izan zen, eta parte hartu zuten 130 bat txirrindulariren artean lehenbizikoa izan zen helmugaratzen. Aitzineko egunean, berriz, irailaren 8an, bertze garaipen bat eskuratu zuen Lizarran Montejurrako igoeran. Hurrengo hitzordua, igande honetan du Gorlizen (Bizkaia) jokatuko den txapelketan. Zorte on!!