‘Erretiradi’ nagusitu zen Lesakako Gaztik lehen aldiz antolatutako futbito txapelketan

Aitor AROTZENA 2007ko irailaren 14a

TTIPI TTAPA

Lesakako Gaztik lehen aldiz antolatu dute aurten futbito txapelketa. Zortzi taldeen artean, Erretiradi izan zen nagusi (goitiko argazkian), finalean Ziharka A taldeari 11-7 irabazita. Txapelketako bi talde indartsuenek final bizia eskaini zuten. Txapelketako golegile nagusiaren saria ere Erretiradiko BeЦat Maiak eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun