San Fermin elkarteak Errioxara ateraldia antolatu du urriaren 2rako. 7:30ean plazatik ateri, bidean gosaldu eta Bianan Marbu galleta fabrika bisitatuko dute. Handik Harora joanen dira, herria eta azoka bisitatzera, Labastida ere bisitatuko dute eta bertan bazkalduko dute: odolki errea, piperra baratzuriekin, patatak errioxar erara, bildots errea eta flana izozkiarekin. Gasteiz bisitatuz bueltatuko dira. Txartelak irailaren 28a baino lehen eskuratu behar dira 25 eurotan. Bertzalde, jubilatuen gimnasia ikasturtea abiatuko du urriaren 9an. Maiatza bitarte, astearte eta ortzegunero bilduko dira, 16:00etatik 17:00etara.