Pistak moldatzeari lehentasuna ematea eskatu du PNVk

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 14a

Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abelzaintza Departamentuari urte hasieran eskatutako dirulaguntza osoa eskuratu dela eta, pistak moldatzeari lehentasuna ematea eskatu dio PNVk Udalari. Zehazki, Iriburuta, Ontsalenborda, Zarrol-txiki eta Tellegi-San Anton pistak zolaberritzeko 180.000 euroko dirulaguntza hartu da. Lanen aurrekontu osoa 480.000 eurokoa da. PNVko udal taldeak inbertsio honi lehentasuna ematea proposatu dio Mendi Batzordeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun