Kultur Egunen egitarau zabala abiatu da

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 18a

Inmigrazioari buruzko erakusketa eta sinadura eginen dira heldu den astean Beti Gazten

Euskara Batzordeak, Udalaren eta Euskara eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen laguntzaz bertze urte batez antolatu dituen Kultur Egunak abiatu dira dagoeneko. Asteazken honetan, irailak 19, Kulki haurrentzako jolasak izanen dira ikastolako patioan 17:00etan. Batzokik antolatuta, egun berean Bizikletaren Eguna eginen da. 18:30ean plazatik abiatuta Biurgaraiko zubiraino joanen dira ttikienak eta Amineko bidegurutzeraino koxkorrak.

Ortzegunean, hilak 20, Zer mundu berri ezagutu eta gozatzeko aukera ematen du euskara ikasteak? solasaldia eskainiko du Joxerra Gartziak pleno aretoan 17:30ean.

Larunbatean, bertso-afaria eginen da Linddurrenbordan, 21:00etan. Igandean, berriz, Neska politak, artasoro alaiak antzezlana ikusgai izanen da Kasinoan 19:30ean.

Datorren astean, irailaren 23tik 27ra, Ni ere pertsona inmigrazioari buruzko erakusketa izanen da Beti Gazten, 18:00etatik 20:00etara. Asteartean, irailaren 25ean, inmigrazioari buruzko adierazpena sinatuko dute herriko gizarte eragileek, Beti Gazten 19:00etan. Egun eta leku berean, Mario Zapatak Euskararen normalizazioa eta kultur aniztasuna solasaldia eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun