Nafarroako Hiri Hondakin Solidoen Partzuergoko Batzorde Teknikoa irailaren 12an Etxalarren bildu zen eta bilera horretan urriaren 31rako herri ezbedinetako zabortegiak hasiera batean itxi behar zirela erabaki zen. Eta tartean dago Ibardingo zabortegia ere. Honek duela bi urte itxita egon beharko luke baina bertze aukerarik ez zegoenez irekita segitzen du. Urriaren 31tik aitzinera baimen berezia duten zabortegietara eraman beharko da zaborra. Baztan-Bidasoako zaborra Zozaian egiten ari diren zabortegira eramanen da baina oraindik bukatuta ez dagoenez, baliteke Tutetara eramatea. Harat eramateak garraio gastuen handitzea ekarriko du eta gastu hori herritarren gain geldituko litzateke. Bertze aukera Ibardingo zabortegia Zozaiakoa ireki arte irekita edukitzea izanen litzateke. Xehetasun gehiago 17. orrialdean.