Larunbat honetan, hilak 22, ospatuko da Berako XIII. Dantzari Ttiki Eguna, eta hala, goizetik hasita hainbat ekitaldi izanen dira. 10:30ean herri ezberdinetako dantza taldeak Jamoteneara ailegatuko dira eta auzoetan dantzatzeko taldetan banatuko dira. 11:00etan kalejira eginen dute dantzariek eta bidean gosaria emanen zaie haurrei. 12:45ean talde guztiak Jamotenean elkartuko dira eta elkarrekin Altzaterat abiatuko dira. Hor Berako gazteek Agurra eskainiko diote talde bakoitzari eta denek elkarrekin Agintariena dantzatuko dute. Ondotik, talde bakoitzak dantza bat eskainiko du.
Bazkaltzeko etxe ezberdinetara joanen dira eta arduradunek Jamotenean eginen dute otordua. Arratsaldean, 17:00etan, berriz ere Jamotenean elkartuko dira eta 17:30ean Kultur Etxean Estitxu Mentaberri ipuin kontalariaren istorioak aditzeko aukera izanen dute.